Ez gara ez ezpatekin ez pistolekin borrokatzen,abestiekin baizik
Letvian voices ganbera abesbatza

Inoiz tajutzen ez ditugun ideia, ekintza eta pentsamenduak daude, ez dakigu zergatik, baina egiteke dauden eta inoiz gauzatuko ez ditugun gauzen tiraderan amaitzen dute. Egitasmo hau bestelakoa da, errealitate hautemangarri bihurtu da, eguneroko errutinaren xehetasunak ematen ditu eta nolabait, Mozal Legearen agerpenari erantzuna da.

Duela 15 urte Bilbon bizi naiz, San Frantzisko auzo ospetsuaren inguruan. Leku kulturanitza da, hiriko eremu plurala eta gainera pobrea, alokairu merkeen gotorlekua. Neure estudiotik etxerako bidean, elementu baten agerpen errepikaria nabaritu nuen, elementu berezi, intimo eta aldi berean ohikoa, koltxoia, alegia.

Alde batetik,esku-hartzeko gune gisa “lo egiteko leku baten” metafora da, hau da, sistemak gizartea lokartu nahi duen lekua. Horregatik objektu hori hartzen dut eta esku sartzen diot, agindua izango balitz bezala: Batetik “esna zaitez”, eta bestetik, zeure pentsamendu eta ilusioak “ames itzazu”, egizu zerbait “borrokan, ekintzan parte hartu”
Beste aldetik, legezko ikuspuntutik, hutsunea da. Horregatik da tiroak, geziak, hatzaparkadak,ohiuak, literatur zauriak..adierazteko leku bikaina. Euskarri bat, horma bat, iragarki-taula bat, egunkari bat, mihise bat, hasperen pilo bat, malko eta lurrin kirastuen edukiontzi bat…horrela ikusten nuen nik, neureganatzeko leakua zen, eremu publikoaren barnean.

Lege zentzugabea agertu zenean, ezer ez egitea men egitea, etsitzea zela uste izan nuen, eta ideiak erlazionatzen hasi nintzen, “euskarri” horiek harrapatzeko eta mezu anbiguoak bidali ahal izateko urratsak ematen. Badakit koltxoiek ez dutela luze irauten, beraz, argazkiak ateratzen dizkiet, ekintza iragankorraren lagin dokumentala izateko. Sail fotografikoa osorik ikusterakoan, ekintzak zentzua hartuko du ala ez.

Iturri ezberdinetatik hartuko testuak erabiltzen ditut. Lehen momentuan, nerabetan entzuten nituen taldeen abestiek modu nostalgikoan eragiten ninduten. Gaur eguneko edozein motako beste talde batzuenak ere erabiltzen nituen. Gero beste leku batzuetan hasi nintzen iturriak bilatzen: Literaturan,filmeetan, telesailetan, eguneroko adierazpen herrikoietan, interneten, sare sozialetan (batez ere Instragamen), baita elkarrizketa pertsonaletan eta giza adierazpenetan ere.

“King Mob, nosotros el partido del diablo” irakurtzea eragin berezia izan da. Bertan, Ingalaterran 60ko hamarkadaren amaieran agertu zen “Dada” mugimendua azaltzen da. Mugimendu honek, moda, bildumazale, artista eta merkatuaren menpe dagoen artearen inguruan estrategia berriak berpentsatzea ahalbidetu zuen.
Halaber, William Burroughsen “The revised Boy Scout manual”irakurtzean (liburu hau denbora luzean argitaratu gabe egon zen,subertsio eta azken finean desobedientziara bideratzen gaituzten “proposamen” oldarkorrengatik) konturatu nintzen hain erradikala izan gabe, artean espezializatu gabeko publiko errealago batengana hel nintekeela, epai horien aurrean guztiek dute iritzia eta eman nahi dute.

Mugikorrean eta libretatxoetan guztia idazten dut, horren bidez momentu eta koltxoi bakoitzean zer tatuatu behar dudan gogoratzen dut. Formula honako hau da: Spray+esaldia+koltxoia+idatzi+argazkia atera.

Esaldiak bere testuingurutik moztu edo ateratzearen (cut-up) abantaila da, maiz zentzu orijinala galdu egiten dutela ametsa, atsedena,maitasuna eta bakardadearen metafora den koltxoia bezalako leku hain poetikoan idatzita. Aukeratutako esaldiak eskaintzen duen anbiguotasunak irakurketa ezberdinak ahalbidetzen ditu, web-orria espazio publikoko esku hartze horiek ikusteko aukera da, Internet moduko beste espazio publiko bat okupatuz. Osagarri moduan, web-orriak estekak eskaintzen ditu, esaldiaren jatorriari, idazleei, zinemagileei, artista bisualei, musikagileei, teoriei,konspirazioei, filmei, dokumentalei, sare-jokoei, irudigileei, musikariei, margolariei, hackerrei, hipotesiei, ikurrei, txamanei, fisikariei, kimikariei,matematikoei buruz…

Gehienetan gazteleraz edo ingelesez idazten dut, baina euskera, frantses,katalan eta italierazko esaldiak sartzen hasi naiz. Inoiz ez dut izan “euskarria” eramateko asmorik, hasieratik argi izan nuelako “kale ekintza” zela garrantzitsuena, hori dela eta, behin amaituta argazkiak atera ahal izateko aparailu ezberdinak eramaten ditut. Esku-hartze gehienak Bilbon egin ditut, baina bisitatu ditudan beste lekuetan ere beste zenbait daude (Ibizan, Formenteran, Lekeition, Durangon, Madrilen, Hanburgon…)

Fuksia fluor kolorea aukeratzea, nortasun bat definitzeko balio du, sinadura bat, neure aztarna pertsonala, neure proiektuaren parte bezala antzemateko modua.

Streetfighter gaur egun koltxoi abandonatuak aurkitzen eskuzabalki laguntzen didaten lagun eta ezezagunen sarea eraikitzen joan da. Gaur egun, zenbait pertsonak egitasmoarekin kolaboratzen du, Bizkaian margotuz( Maider Gelabert) eta Malagatik (Paula Vincenti), gero emaitza bidaltzen didate.

“Utz iezaiozue birusari hedatzen” W Burroughs

Gaur egun, azken 3 urteetan jarritako 450 esaldi baino gehiago dago. Legea hasteko bultzada izan zen eta gero, egitasmoa beste leku eta interes batzuetara abiatu da. Horren emaitza da oraingo egitasmoa, honako web-orri honen bidez burututakoa: http://matressesofbilbao.com

mattressesofbilbao

SOBRE HUELLAS EN UN COLCHÓN, TEXTOS Y ACCIÓN Laura García-Borreguero Gómez